Nortzuk gara? Nondik gatoz? Nora goaz?
Karmakola ez da leku bat, ez edabe kitzikagarria, ez meditazio eskola, ezta Avalokitesvararen zale amorratuen taldea ere, izenak kutsu mistikoa badu ere. Gustatu eta guretzat ikurtzat hartu dugun liburu baten izenburua da, hain zuzen ere.
Karmakola gure marka da, azken hamarkadetan gurekin partekatu duten guztiena ere bai.
Gu geu gara Karmakola. Eva eta Joseba. Bi izen, bukaera silaba eta ausardia bera. Bizitza arruntaren ertzetan, ordutegi eta egunerokoari ihes egin nahi bera. Ezuste eta bide berriei ekiteko asmo irmo bera. Lurra jolasleku bilakatzeko irrika bera. Desio hori bihurtu da gure lan eremu. Ez zen aurretik pentsatutako erabakia izan, baizik eta helburua lortzeko xendra imaginaezina. Helburua harriari goroldiorik ez ateratzea da. Ibiltzen jarraitzea. Mundua ezagutzea, bizirik sentitzea.
Gure gogoa hor kanpoan da, urruti, beti haratago. Eta hor kanpoan ere aurkitzen dugu , itotzen gaituzten lokarririk gabeko itxaropena.
Horrela hasi zen Karmakola. Nomadismoaren bidetik, burmuin eta ipurdi ipurterreen kausaz. Ez dugu leku, eskarmentu, jantzi eta urrutiko zerak trukatu gabeko esistentziarik ulertzen inolaz ere.
Urruneko lurraldeetan, Nepalen, Tailandian, Indian, Indonesian ezagutu dugu guk baino trebezia gehiago duten lagunak. Abilagoak. Elkarren artean zerbait ezberdina egin nahi izan dugu. Merkatu eta moda joeretatik at.
Gure aldetik piskatxo bat ipinita eta asko beraien aldetik, sasoiro, bertako ekoizle txikien lantegitxoetan, eskuz eginiko arropa sorta mugatua sortzen dugu. Gure filosofiarekin bat egiten dutenekin egiten dugu lan, ekoizle handi ezezagunengana jo gabe.
Zuen gustokoak izatea espero dugu. Mundua ezagutzea eta jendearengandik ikasteko griñaren ondorioz sortutakoak dira.
Gure jantziak izan ala ez, arduratsuki erostea eskatzen dizuegu. Eros ezazu soilik behar duzuna.Pentsa ezazu zertarako behar duzun. Jantzigintza oso kutsakorra da.
Eros ezazu etxe ondoan, merkatuan, hurbileko saltzaileei. Ekidin itzazu dena irensten ari diren plataforma handiak, txikien jasangarritasunaren etsai. Gogora ezazu txikia handia dela, horren alde egiteak handitzen gaituela.